Joan edukira

OTSAILAREN 24a, AZKEN OSTIRALA

2012/02/17

Azken ostiral honetan gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoen askatasuna aldarrikatuko da, kontuan izanik, azken aldian oso gertaera larriak eman direla espetxeetan.

Txus Martinen egoera larria, Txurik eta Iñaki Errok izandako ondoezak eta beste hainbat kasuk alarma guztiak piztera garamatzate.

KONTZENTRAZIOA 19:30 ean HERRIKO PLAZANOTSAILAREN 24a

ZUEK ERE ZABALDU KARTELA ZUEN INGURUAN; IKASTETXE, LANTEGI,AUZO,KALE, LOKAL…

KALEAK BETE ESPETXEAK HUSTUTZEKO!!!!

Advertisements

ALMERIARA MARTXA

2012/02/15

Aretxabaletatik martxa bat antolatu dute Almeriako espetxera Kepa Urra euskal preso politikoari elkartasuna erakutsiz.

Kepa 1992an atxilotu zuten eta geroztik espainiar espetxeetan sakabanaturik izan dute.

Martxa honen bidez bizi osorako espetxe zigorra salatu eta Kepari elkartasuna erakutsiko diote. Honez gain, martxoaren 3an manifestazioa burutuko dute Aretxabaletan.

Kepa UrraMARTXA, OTSAILAREN 24an izango da.


IZENA EMATEKO:

IRATI TABERNAN, URBALTZ ELKARTEAN, ZARAIA ETA TXIKI TABERNETAN (OTSAILAK 20 AZKEN EGUNA).

HERRITARREN ELKARTASUNA ARROPA AZOKAN

2012/02/14


Herritar ugari ibili zen joan den asteburuan bigarren eskuko  arropa azokan.

Eskerrikasko bertaratu zineten guztioi, zuen elkartasunak espetxe politikak eragiten dituen gastu ekonomiko ikaragarriak leuntzen lagunduko duelako.

 

Asteburuan egin zen azokan herritartak erosketa egiten

ELKARRIZKETA INTERESGARRIAK

2012/02/14

Sortu berria den Herrira mugimenduko bi kideri egindako elkarrizketak dituzue ondorengo helbidetan.

http://www.diariovasco.com/v/20120213/politica/nanclares-adecuada-porque-utiliza-20120213.html

http://www.gara.net/paperezkoa/20120212/321645/es/Muturreko-egoerak-gainditzeko-komuneko-puntuak-bilatuko-ditugu

HERRIRA MUGIMENDUAZ GOITB-n

2012/02/08

Atzo Goiena TB-n elkarrizketa bat egin zioten Herrirako kide den Manu Ugartemendiari. Bi zatitan ikusi dezakezue:

Elkarrizketako lehenengo zatia:

Herrira mugimenduaz Manu Ugartemendia (1go zatia) from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.

Elkarrizketako bigarren zatia:

http://vimeo.com/36401980

BIGARREN ESKUKO ARROPA AZOKA

2012/02/07

Abenduan egin behar zen euskal preso eta iheslarien aldeko VII.bigarren eskuko azoka, asteburu honetan egingo da Herriko plazan.

Zapatu eta domekan, goizeko 11etatik arratsaldeko 20etara.

Erropa, pitxipitxiak, oinetakuak, osagarriak… erosi ahalko dira prezio sinbolikoan.

Animatu eta hurbildu herriko plazara!

AZOKAKO KARTELA

“HERRIRA!” JAIO DA

2012/02/06

Herrira mugimendua jaio da, “herrikoia eta irekia” . Hala nabarmendu zuten atzo Donostian, mugimenduaren aurkezpenean. Preso eta iheslariak etxeratzeko xedearekin sortu dute Herrira; horrekin batera, “eragile guztiekin harremanak izateko” ere jaio da. Fran Baldak, Garbiñe Erasok eta Nagore Garciak eman zuten mugimenduaren asmoen berri.

“Modu arduratsuan jokatu nahi dugu, herritarren gehiengoarekin harremana ezartzeko dinamika bat antolatu, eta eskaera honen inguruan konbentzituta ez daudenak bihar konbentzituta egon daitezen lan egin”. Horretarako, parte hartzea sustatu nahi dute. Nazioartean ere lan egingo dutela gaineratu zuten.

Mugimenduak hainbat helburu ditu: euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriak indargabetzea, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa Euskal Herrian batzea, iheslariei “prozesu demokratikoan” parte hartzeko aukera irekitzea eta preso eta iheslari guztiak etxeratzea.

ARRASATEN ERE BAGABILTZA MUGIMENDU BERRI HAU SORTZEKO LANEAN, ETA DATORREN ASTEETAN IZANGO DUZUE EGINGO DITUGUN EKIMEN ETA AURKEZPENAREN BERRI.

herrira.org